Euskal Pilota

Euskal Pilota
Euskal Pilota

domingo, 11 de noviembre de 2012

Euskal Pilota

LARRUZKO PALETA FRONTOI MOTZEAN BINAKA:

Larruzko paleta, euskal pilotaren modalitate bat da, egurrezko paletarekin jokatzen dena.

Modalitate hau frontoi motzean jokatzen da, eta partiduak binaka jokatzen dira.

Bere praktikarako abiadura eta trebezia handia behar da, baita erresistentzia fisikoa ere.

Honen irakaskuntzan, ez da hain inportantea bi besoen domeinu handia edukitzea, izan ere, beso ona nahikoa izan daiteke diferentzia markatzeko. Azken aldi honetan, errebeseko kolpea bi eskuen domeinuaren falta ordezkatu du. Paletarekin jokatzeko era, pala motzarekin bezala, enpalatzean datza, hau da, paletaren erdiko zonarekin kolpatzea pilota, pilotak hartutako efektuak inportantzia handia hartuz.  Espainia eta Frantzia dira batez ere modalitatearen menderatzaileak. Paleta palaren aldaera bat gehiago da.

Paleta larruz, frontoi motzean banaka eta binaka jokatzen da, guk azalduko duguna binakakoa da hain zuzen ere
Modalitateak: Bikoteteka, gizonezkoa.

-->Modalitate hau, hots, paleta larruz frontoi motzean, joko mota ez-zuzena da, izan ere, pelota jo aurretik,pilota  frontisa lehenengo jotzea  ezinbestekoa da. Hau da, kolpe bakoitzean pilota frontisera bideratuko da, eta honen errebotearen ostean aurkariak joko du pilota.
--> Frontoia zabala baino luzeagoa denez, bi jokalariak bata bestearen aurrean kokatuko dira, aurrean kokatzen dena aurrelaria deituko da, eta atzean dagoena atzelaria. Aurrelariak espazio gehiago defenditzen du, 7tik frontisera hain zuzen ere. Zageroa berriz, 7tik atzera jarriko da. Hau gehienetan gertatuko da, baina joko egoera ezberdinetan hau aldatu egingo da. Bideoan ikusiko den bezala, adibidez, aurrelaria aurrerantz joatean pilota kolpatzeko, atzelariak espazioa ongi zaintzeko, berarekin batera aurreratu egingo da (praxemak eta abar ere ikusten dira normalean).
-->Larruzko paleta, instalazio ezberdinetan jokatu daiteke. Frontoi motzean (hemen landuko den modalitatea) trinketean eta plaza librean. Frontoi motzaren luzera, 36mko luzera dauka, hamar zenbakiz banatuta.

-->Modalitate honetan erabiltzen den materiala bi multzotan bana daiteke, seguritatekoa eta jokatzeko materiala. Seguritatekoa, kaskoa eta betaurrekoak izango dira, kaskoa araudiarengatik beharrezkoa da eta betaurrekoak ez, baina oso gomendagarriak dira eta jende gehienak erabiltzen diru. Oso garrantzitsuak dira, izan ere, jokamolde honetan pilota nahiko gogorra da, eta honek daraman abiadura oso handia; beraz, arriskutsua izan daiteke.

Bigarren material multzoa jokatzekoa da, eta paleta eta pilota osatuko dute. Pilota larruzkoa da, eta honen tamaina tenis pilota bat baino txikiagoa da, eta golf pilota bat baino pixka bat handiagoa da.

Paleta egurrezkoa da. Paleta ez irristatzeko, batzutan jendeak enzintatu egiten du eskua jartzen den tokian, eta  “pegapalo” izeneko kola antzeko bat jartzen du.
Pilota kolpatu egiten da, ez hartu, ezta irristatu ere. Baina pilotarekiko erlazioa zeharkakoa da, ez baita eskuz jotzen, erraminta batekin baizik, paleta hain zuzen ere.

-->Sake eta erresto dinamika erraza da. Sakea 33 metrotik egiten da, bederatzi terdi zenbakitik hain zuzen ere. Hain atzetik egitean, araudian egon ez izan arren, atzelaria ateratzen du normalean, aurrelaria bere tokian egoteko eta espazioa hobeto defendatzeko. 9´terditik aterata, pilota 14-24,5 metroko tartean punpatu behar du, hau da, 4 eta 7 zenbakien artean. Sakatzen duenaren kidea, aurrelaria, 6-7 zenbakien artean kokatuko da, ezkerreko hormari ahalik eta hurbilen. Hau horrela izanda, beste taldeko aurrelaria, gutxigorabehera  4-6 zenbakien artean kokatu izaten da errestoa airez egiteko. Atzelaria berriz, 9an gutxigorabehera kokatuta egongo da, pilota pumpa egiten badu, errestatzeko.
Lehenengo sakea nork egiten duen erabakitzeko, bi kolorezko txapa ba (gorria alde batetik urdina bestetik) airera botako da, eta ateratzen den kolorearen gerrikoa(bikoteak diferentziatzeko erbiltzen den gerrikoa, gorria zein urdina dena) duen taldeak egingo du lehengo sakea. Beraz, sakea partidua hasteko egiten da, eta gero tanto bakoitza amaitzean. Tanto bakoitzaren ostean, honen irabazlea izango da hurrengo tantuan sakea egingo duena.

-->Partidua hogeita hamabost tantura izango da, hau da, hogeita hamabost tantu lortzen dituen bikotea irabaziko du. 

Tantoa galtzeko, era ezberdinak daude:
1. Lehenengoa eta orokorrena pilota bigarren botea baino lehen ez jotzera iristea da. Horrela, pilota jo ez duen bikotea tantua galduko du.
2. Tantoa galtzeko bigarren era, pilota jo eta frontisa ez jotzea da (goiko “koltxoia” jo, txapa edo honen azpitik jo, frontisaren albotik jotzea, aurkariari ematea...).
3. Hirugarrena, pilota frontisa jo ondoren, hau, onarturik ez dagoen eremu batean kolpatzea da (goiko sarea; ezker hormako goiko txapa edo marraren gainetik jotzea; eta kontrakantxan jotzea, hau da, lehenengo pumpa kantxan ez ematea).

-->Joko eremuan zehar zenbait  ez-ohiko egoerak eman daitezke, hala nola, jokalari batek pilota jo eta hau, kantxan punpa egin eta errebotearen debekaturiko gunean jotzean (bideoan ikusiko da) pilota kolpatu duen  jokalariak eta bere bikoteak tantua irabaziko dute. Beste aldetik, jokalaria pilota kolpatzea eta hau punpa egin baino lehen erreboteko debekaturiko gunean jotzen badu, pilota kolpatu duen jokalariak eta haren bikoteak tantua galduko dute.

Jokamolde honetan, partiduak markagailu limitea finkatzen du,ez denbora, hau da, binaka larruzko paletako partidu bat, 35 tantura iristen den bikotea irabaziko du.

Jokoan zehar ematen diren akzio ezberdinak azalduko ditugu.
Paleta larruz jokamoldean, badaude hainbat modu pilota jotzeko, jokalariaren jokatzeko eraren arabera eta pilota jotzeko zailtasunaren arabera.

-Normalean gehien erabiltzen den kolpea "beheko kolpea" izaten da,  izan ere kolperik indartsuena da. Kolpe hau burutzeko, besoarekin  palanka antzeko bat egiten dugu eta horrela gorputzaren energia gehiena paletan konzentratzen da. Horrela lortzen den kolpea, potentea izango da, eta errestoa egiteko nahiko zaila. Kolpe hau gehien bat erabiltzen duten jokalariak atzelariak izaten dira, izan ere espazio gehiago daukate atzeruntz joateko eta pilotara jartzeko. 
-Beste kolpe mota bat, oso ohikoa aurrelarietan,  "alboko kolpea" izaten da, non besoaren indarra erabiltzen da, aldakako mugimendu batekin. Horrela  lortzen da pilota ezkerreko hormara bideratzea, izan ere, jokamolde honetan tantoa egiteko erabiltzen den gunerik ohikoena ezkerreko horma izaten da.
-Ez da oso normala jendea goitik beherako kolpea egitea, izan ere ezin zaio “alboko” eta “beheko” koleetan bezain gogor eman pilotari, ondorioz, ezin zaio horren besteko abiadura eman. Honi, "goiko kolpea" deituko diogu. Kolpe hau egiten da aurrelariak zein atzelariak atzeruntz joaten ari direnean eta ezin dutenean beste moduren batean pilota kolpatu. Kolpe hau airez zein punpa egin ondoren egin daiteke.

Paleta larruz jokamoldean, badaude hainbat jokaldi puntua irabazteko erabiltzen ohi direnak:
-Bi pareta: Pilota ezkerreko hormara botatzen da, kontrakantxan dagoen sarera bideratzeko helburuarekin, pilota kantxaren barruan punpa eginez beti.
-Bi pareta sakez: Sake hau oso gustoko izaten dute ezkertiarrak diren atzelariek, izan ere ezkertiar izateagatik erreztasuna dute bi pareta egiteko sake marratik, eta normalean egiten dute teknika nahiko ona duten atzelariek. Eskuindarrak diren atzelariek ere egiten dituzte honelako sakeak, baina zailtasun gehiagorekin.
-Kontrakantxara botatzea: helburua, pilota eskumara bideratzea da, horrela eskumako sarera heltzerakoan tantoa lortzen da, baina beti  kantxaren barruan egin behar du punpa.
-Ezker hormara eta baxu: aurrelariak dira gehien bat kolpe hau egiten dutenak. Alboko kolpe indartsu eta baxu baten bidez lortzen da,  ezkerreko hormara bideratuta. Horrela aurkarien aurrelariak ezin du defendatu airez eta pilota punpa egingo du 6 terdi 7aren inguruan, eta oso gurutzatua izango da pilotaren ibilbidea. Honelako jokaldiarekin jolasten da gehien bat paleta larruz frontoi motzean, izan ere kolpe erreza da eta nahiko eraginkorra izaten da.
-Errebotera modu zuzenean: kolpe indartsu baten bidez, pilota errebotera zuzenean botatzean datza, punpa egin barik, kolpe hau erabiltzen da defendatzeko eta galdutako posizioa berreskuratzeko. Ez da oso eraginkorra errebotatzen dakiten atzelari zein aurrelariengan.
-Errebotera ezkerreko horma ikutuz: aurrekoaren antzekoa da, baina kasu honetan errebotea ikutu baino lehen ezkerreko horma ikutzen du pilotak, horrela erreboteatuko duen atzelariak, pilotak hartutako norabidea dela eta, antzora mugitu behar izango da errestoa egiteko, eta kasu honetan eraginkorragoa izango da, atzelariak ez baitu horrenbesteko denbora izango  pilotara jartzeko.
-Errebotera modu ez-zuzenean: kasu honetan, pilotara erreboteraino heltzea bilatzen da, baina punpa kantxan egin ondoren, eta errebotearen erdira bideratu daiteke, ezkerreko hormaren iskinara edo errebotetik kanpoko gunera, non errebotea ikutzen duen bezain pronto, tantoa irabaziko du pilota bota duena, izan ere ezin da errestoa egin pilotak jotzen badu mugatuta dagoen eremutik kanpo.

Hurrengo bideoan erakutsiko dizuegu jokamolde honen laburpena:

Jokamolde honetako zenbait partidu bideoak:

Final Paleta cuero - Cpto. Navarro

Deporte navarro. Pelota. PArtido de pala fronton


BIBLIOGRAFIA:
Oidui Usubiagaren tesia
> 2002.urteko Abenduan gaurkotutakoa,"Euskal pilotaren joko araudia, 3. bolumena"Gasteiz,Euskojaurlaritza
> Rovira Sanchez,J.(1982),"Fronton tecnica y estrategia", Editorial "Hispano europea"