Larruzko paleta, euskal pilotaren modalitate bat da, egurrezko paletarekin jokatzen dena.
Bere praktikarako abiadura eta trebezia
handia behar da, baita erresistentzia fisikoa ere.
Honen irakaskuntzan, ez da hain
inportantea bi besoen domeinu handia edukitzea, izan ere, beso ona nahikoa izan
daiteke diferentzia markatzeko. Azken aldi honetan, errebeseko kolpea bi eskuen
domeinuaren falta ordezkatu du. Paletarekin jokatzeko era, pala motzarekin
bezala, enpalatzean datza, hau da, paletaren erdiko zonarekin kolpatzea pilota,
pilotak hartutako efektuak inportantzia handia hartuz. Espainia eta Frantzia
dira batez ere modalitatearen menderatzaileak. Paleta palaren aldaera bat
gehiago da.
Paleta larruz, frontoi motzean banaka
eta binaka jokatzen da, guk azalduko duguna binakakoa da hain zuzen ere
Modalitateak: Bikoteteka, gizonezkoa.
-->Modalitate hau, hots, paleta
larruz frontoi motzean, joko mota ez-zuzena da, izan ere, pelota jo
aurretik,pilota frontisa lehenengo jotzea ezinbestekoa da. Hau da,
kolpe bakoitzean pilota frontisera bideratuko da, eta honen errebotearen ostean
aurkariak joko du pilota.
--> Frontoia zabala baino luzeagoa
denez, bi jokalariak bata bestearen aurrean kokatuko dira, aurrean kokatzen
dena aurrelaria deituko da, eta atzean dagoena atzelaria. Aurrelariak espazio
gehiago defenditzen du, 7tik frontisera hain zuzen ere. Zageroa berriz, 7tik
atzera jarriko da. Hau gehienetan gertatuko da, baina joko egoera ezberdinetan
hau aldatu egingo da. Bideoan ikusiko den bezala, adibidez, aurrelaria
aurrerantz joatean pilota kolpatzeko, atzelariak espazioa ongi zaintzeko,
berarekin batera aurreratu egingo da (praxemak eta abar ere ikusten dira
normalean).
-->Larruzko paleta, instalazio
ezberdinetan jokatu daiteke. Frontoi motzean (hemen landuko den modalitatea)
trinketean eta plaza librean. Frontoi motzaren luzera, 36mko luzera dauka,
hamar zenbakiz banatuta.
-->Modalitate honetan erabiltzen den
materiala bi multzotan bana daiteke, seguritatekoa eta jokatzeko materiala.
Seguritatekoa, kaskoa eta betaurrekoak izango dira, kaskoa araudiarengatik
beharrezkoa da eta betaurrekoak ez, baina oso gomendagarriak dira eta jende
gehienak erabiltzen diru. Oso garrantzitsuak dira, izan ere, jokamolde honetan
pilota nahiko gogorra da, eta honek daraman abiadura oso handia; beraz,
arriskutsua izan daiteke.
Bigarren material multzoa jokatzekoa
da, eta paleta eta pilota osatuko dute. Pilota larruzkoa da, eta honen tamaina
tenis pilota bat baino txikiagoa da, eta golf pilota bat baino pixka bat
handiagoa da.
Paleta egurrezkoa da. Paleta ez
irristatzeko, batzutan jendeak enzintatu egiten du eskua jartzen den tokian,
eta “pegapalo” izeneko kola antzeko bat jartzen du.
Pilota kolpatu egiten da, ez hartu,
ezta irristatu ere. Baina pilotarekiko erlazioa zeharkakoa da, ez baita eskuz
jotzen, erraminta batekin baizik, paleta hain zuzen ere.
-->Sake eta erresto dinamika erraza
da. Sakea 33 metrotik egiten da, bederatzi terdi zenbakitik hain zuzen ere.
Hain atzetik egitean, araudian egon ez izan arren, atzelaria ateratzen du
normalean, aurrelaria bere tokian egoteko eta espazioa hobeto defendatzeko.
9´terditik aterata, pilota 14-24,5 metroko tartean punpatu behar du, hau da, 4
eta 7 zenbakien artean. Sakatzen duenaren kidea, aurrelaria, 6-7 zenbakien
artean kokatuko da, ezkerreko hormari ahalik eta hurbilen. Hau horrela izanda,
beste taldeko aurrelaria, gutxigorabehera 4-6 zenbakien artean kokatu
izaten da errestoa airez egiteko. Atzelaria berriz, 9an gutxigorabehera
kokatuta egongo da, pilota pumpa egiten badu, errestatzeko.
Lehenengo sakea nork egiten duen
erabakitzeko, bi kolorezko txapa ba (gorria alde batetik urdina bestetik)
airera botako da, eta ateratzen den kolorearen gerrikoa(bikoteak
diferentziatzeko erbiltzen den gerrikoa, gorria zein urdina dena) duen taldeak
egingo du lehengo sakea. Beraz, sakea partidua hasteko egiten da, eta gero tanto
bakoitza amaitzean. Tanto bakoitzaren ostean, honen irabazlea izango da
hurrengo tantuan sakea egingo duena.
-->Partidua hogeita hamabost tantura
izango da, hau da, hogeita hamabost tantu lortzen dituen bikotea irabaziko du.
Tantoa galtzeko, era ezberdinak daude:
1. Lehenengoa eta orokorrena pilota bigarren botea baino lehen ez jotzera iristea da. Horrela, pilota jo ez duen bikotea tantua galduko du.
Tantoa galtzeko, era ezberdinak daude:
1. Lehenengoa eta orokorrena pilota bigarren botea baino lehen ez jotzera iristea da. Horrela, pilota jo ez duen bikotea tantua galduko du.
2. Tantoa galtzeko bigarren era, pilota jo
eta frontisa ez jotzea da (goiko “koltxoia” jo, txapa edo honen azpitik jo,
frontisaren albotik jotzea, aurkariari ematea...).
3. Hirugarrena, pilota frontisa jo
ondoren, hau, onarturik ez dagoen eremu batean kolpatzea da (goiko sarea; ezker
hormako goiko txapa edo marraren gainetik jotzea; eta kontrakantxan jotzea, hau
da, lehenengo pumpa kantxan ez ematea).
-->Joko eremuan zehar zenbait
ez-ohiko egoerak eman daitezke, hala nola, jokalari batek pilota jo eta
hau, kantxan punpa egin eta errebotearen debekaturiko gunean jotzean (bideoan
ikusiko da) pilota kolpatu duen jokalariak eta bere bikoteak tantua
irabaziko dute. Beste aldetik, jokalaria pilota kolpatzea eta hau punpa egin
baino lehen erreboteko debekaturiko gunean jotzen badu, pilota kolpatu duen
jokalariak eta haren bikoteak tantua galduko dute.
Jokamolde honetan, partiduak markagailu
limitea finkatzen du,ez denbora, hau da, binaka larruzko paletako partidu
bat, 35 tantura iristen den bikotea irabaziko du.
Jokoan zehar ematen
diren akzio ezberdinak azalduko ditugu.
Paleta larruz jokamoldean, badaude
hainbat modu pilota jotzeko, jokalariaren jokatzeko eraren arabera eta pilota
jotzeko zailtasunaren arabera.
-Normalean gehien erabiltzen den kolpea
"beheko kolpea" izaten da, izan ere kolperik indartsuena da.
Kolpe hau burutzeko, besoarekin palanka antzeko bat egiten dugu eta
horrela gorputzaren energia gehiena paletan konzentratzen da. Horrela lortzen
den kolpea, potentea izango da, eta errestoa egiteko nahiko zaila. Kolpe hau
gehien bat erabiltzen duten jokalariak atzelariak izaten dira, izan ere espazio
gehiago daukate atzeruntz joateko eta pilotara jartzeko.
-Beste kolpe mota bat, oso ohikoa aurrelarietan, "alboko kolpea" izaten da, non besoaren indarra erabiltzen da, aldakako mugimendu batekin. Horrela lortzen da pilota ezkerreko hormara bideratzea, izan ere, jokamolde honetan tantoa egiteko erabiltzen den gunerik ohikoena ezkerreko horma izaten da.
-Beste kolpe mota bat, oso ohikoa aurrelarietan, "alboko kolpea" izaten da, non besoaren indarra erabiltzen da, aldakako mugimendu batekin. Horrela lortzen da pilota ezkerreko hormara bideratzea, izan ere, jokamolde honetan tantoa egiteko erabiltzen den gunerik ohikoena ezkerreko horma izaten da.
-Ez da oso normala jendea goitik
beherako kolpea egitea, izan ere ezin zaio “alboko” eta “beheko” koleetan
bezain gogor eman pilotari, ondorioz, ezin zaio horren besteko abiadura eman.
Honi, "goiko kolpea" deituko diogu. Kolpe hau egiten da aurrelariak
zein atzelariak atzeruntz joaten ari direnean eta ezin dutenean beste moduren
batean pilota kolpatu. Kolpe hau airez zein punpa egin ondoren egin daiteke.
Paleta larruz jokamoldean, badaude
hainbat jokaldi puntua irabazteko erabiltzen ohi direnak:
-Bi pareta: Pilota ezkerreko hormara
botatzen da, kontrakantxan dagoen sarera bideratzeko helburuarekin, pilota
kantxaren barruan punpa eginez beti.
-Bi pareta sakez: Sake hau oso gustoko
izaten dute ezkertiarrak diren atzelariek, izan ere ezkertiar izateagatik
erreztasuna dute bi pareta egiteko sake marratik, eta normalean egiten dute
teknika nahiko ona duten atzelariek. Eskuindarrak diren atzelariek ere egiten
dituzte honelako sakeak, baina zailtasun gehiagorekin.
-Kontrakantxara botatzea: helburua,
pilota eskumara bideratzea da, horrela eskumako sarera heltzerakoan tantoa
lortzen da, baina beti kantxaren barruan egin behar du punpa.
-Ezker hormara eta baxu: aurrelariak
dira gehien bat kolpe hau egiten dutenak. Alboko kolpe indartsu eta baxu baten
bidez lortzen da, ezkerreko hormara bideratuta. Horrela aurkarien
aurrelariak ezin du defendatu airez eta pilota punpa egingo du 6 terdi 7aren
inguruan, eta oso gurutzatua izango da pilotaren ibilbidea. Honelako
jokaldiarekin jolasten da gehien bat paleta larruz frontoi motzean, izan ere
kolpe erreza da eta nahiko eraginkorra izaten da.
-Errebotera modu zuzenean: kolpe
indartsu baten bidez, pilota errebotera zuzenean botatzean datza, punpa egin
barik, kolpe hau erabiltzen da defendatzeko eta galdutako posizioa
berreskuratzeko. Ez da oso eraginkorra errebotatzen dakiten atzelari zein
aurrelariengan.
-Errebotera ezkerreko horma ikutuz:
aurrekoaren antzekoa da, baina kasu honetan errebotea ikutu baino lehen
ezkerreko horma ikutzen du pilotak, horrela erreboteatuko duen atzelariak,
pilotak hartutako norabidea dela eta, antzora mugitu behar izango da errestoa
egiteko, eta kasu honetan eraginkorragoa izango da, atzelariak ez baitu
horrenbesteko denbora izango pilotara jartzeko.
-Errebotera modu ez-zuzenean: kasu
honetan, pilotara erreboteraino heltzea bilatzen da, baina punpa kantxan egin
ondoren, eta errebotearen erdira bideratu daiteke, ezkerreko hormaren iskinara
edo errebotetik kanpoko gunera, non errebotea ikutzen duen bezain pronto,
tantoa irabaziko du pilota bota duena, izan ere ezin da errestoa egin pilotak
jotzen badu mugatuta dagoen eremutik kanpo.
Jokamolde honetako zenbait partidu bideoak:
Final Paleta cuero - Cpto. Navarro
Deporte navarro. Pelota. PArtido de pala fronton
BIBLIOGRAFIA:
> Oidui Usubiagaren tesia
> 2002.urteko Abenduan gaurkotutakoa,"Euskal pilotaren joko araudia, 3. bolumena"Gasteiz,Euskojaurlaritza
> Rovira Sanchez,J.(1982),"Fronton tecnica y estrategia", Editorial "Hispano europea"
ESTA GENIAL MUCHACHOS! SIGAN ASI! ;-)
ResponderEliminarEdukiari dagokionez oso blog konpletoa dugu, hainbat iturri erabili dira informazio guzti hau biltzeko (liburuak, elkarrizketak, doktoretza tesiak etab.), baina pertsonalki, gustatu ez zaidana testuaren egitura da. Testua ondo banatua dago paragrafo argiekin, baina irakurketa nahiko astuna egin zait.
ResponderEliminarIKT tresnen erabilera egokia egin dute, haiek egindako bideo eta irudiak txertatu baitituzte testuan zehar eta bideoan talde lana islatzen delako. Horrez gain, aipatu beharra dago, bukaerako bideoa oso lagungarria dela jokamoldea ulertzerako garaian (kolpea, posizioak, materiala).
Orokorrean jokamoldearen egitura eta joko ekintza ongi azalduak daude. Argi azaltzen dute zein joko mota den, materiala, instalazioa etab. Horrez gain, ohiko tanto motak, tantoa galtzeko moduak eta jokalarien posizioak oso argi azalduak daude.
Bukatzeko esan nahi dizuet, oso blog polita egin duzuela, baina nire ustez, testuaren formatoa eta egitura aldatu beharko zenituzkete.
KALIFIKAZIOA: 8,5
Mikel Mujika Garcia
Lehenik eta behin zoriondu lau egileei jokamolde honen inguruan egindako lan interesagarriarengatik, oso argi geratzen baitira larruzko paleta binakan nola jokatzen den, kirol honi buruz ezer gutxi dakigunentzako.
ResponderEliminarEbaluazio irizpideei dagokionez, eta orden zehatz bat jarraituz esan dezaket ebaluazio irizpide guztiak bete direla, beraz aipatuko ditudan akatsak bloga borobiltzeko nire aholkuak izango dira besterik gabe.
Lehenengoa, datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabiltzea zen, eta bibliografian ikusten denez iturri anitzetatik lortu dute informazioa, bi liburuetatik eta tesi batetik, hain zuzen ere. Gainera, jokamolde honek definitzen duen instalazioa bisitatu dutela argi geratzen da, bideoa ikusterakoan alegia.
Informazioa antolaketari dagokionez, egokia dela esan daiteke, testua hutsunerik gabe utziz, gramatika zainduz (nahiz eta garrantzirik gabeko ortografia akatsen bat egon) eta argazkiez baliatuz begi-bistaz ikusteko zaila dena azaltzeko (efdeportes webgunerako esteka esaterako).
Bestalde, IKT-tresnen erabileren irizpidean, liluraturik geratu nahiz. Izan ere, blogean azaltzen den bideo, nahiz eta nire ustetan luzeegia izan, oso interesgarria suertatzen da ikuslearentzat, eta ia 13 minutuko denbora oso laburra egiten da, musikaren eta efektu ezberdinen erabilerarengatik. Aipatzekoa da ere, Ibairi egindako elkarrizketa itzultzeko esfortzua egin dutela, baloratzekoa egia esan.
Kolaborazio lanari dagokionez, ezin da taldekideen kontra ezer ez esan, bideoan lauak azaltzen baitira sake errestoko egoera azaltzerako orduan adibidez.
Egitura aldetik, lana nahiko ondo dago. Horrek esan nahi du, egitura atalaren pausu guztiak jarraitzen dituela: joko mota, duelua, instalazio mota, materiala eta pilotarekiko erlazioa,sakea, tantoa irabazi eta galtzeko moduak eta markagailua nolakoak diren azaltzen da, nahiz eta azkeneko kontzeptu hau blogean zehar bitan errepikatuta egon. Materialaren azalpena bideoaren hasieran asko gustatu zait egia esan, baita arlo teorikoan egindako sailkapena materialean, hau da, seguritatekoa eta jokatzekoa.
Joko ekintza ere bikain deskribatu dute, ebaluazio irizpide horren barnean bete behar ziren 4 baldintzak blogean zehar irakur daitezkeelarik, modu argian eta zehatzean: sakatzailea normalean nor izaten den, ohiko kokapenak, kolperik eta jokaldi ezagunenak… Azken honetan bitxi xamar iruditu zait jokaldi kopuru handia, 7 azaldu dituztelako.
Nahiz eta orokorrean bloga kategoria handikoa izan, esan beharko nuke jokalariari eginiko elkarrizketako hainbat erantzunez baliatu zaretela teoria osatzeko, hori guztiz txarra izan ez arren.
Laburbilduz, esan beharra daukat blog hau irakurri baino lehen ezer gutxi nekiela larruzko paleta jokamolde honen inguruan, eta orain ordea, jokamoldeari buruz dexente dakit. Hau guztia esanda, nire kalifikazioa 9-koa izango da.
IRUZKIN KONSTRUKTIBOA
ResponderEliminarJarraian, talde lana burutzeko kontuan hartu dituzten eta har ditzaketen ebaluazio irizpideen zio nagusiak azaltzen ahaleginduko naiz.
Blog.a egin ahal izateko datuen bilketen iturria anitza dela argi dago eta horren adibide ditugu materialaren irudiak, taldekidearen azalpenak (zinta nola jartzen den etab), jokamoldearen definizioa (federación española pelotatik hartua), elkarrizketak… Jasotako eta sortutako informazioaren erabilera modu ordenatu batean eman da, hots, jokamoldearen azterketa modu egokian egin da: blog.ari hasiera galdera baten bitartez egin diote (oso hasiera ona, irakurtzea bultatzen baitzaitu), jokamoldearen definizioa, instalazioaren azalpena (FM-n jokatzeaz gain beste praktiken instalazioak aipatzen dituzte), materiala eta azkenik, joko-ekintza. Aipatutako puntu guztiak azaltzeko IKT-tresnetan oinarritu dira, hor ditugu lehen aipatutako materialari buruzko bideoak non Ion Pinuagak azalpenak ematen zituen bitartean materiala erakusten zigun, instalazioaren argazkia , estekak, Mikel Tapiak 19 urteko paleta jokalari bati eginiko elkarrizketa… Hori guztia esanik, Kolaboraziozko lan baten aurren gaudela esan dezakegu.
Azkenik jokamoldearen egituran murgilduko gara. Hasteko, blog.aren bigarren paragrafoan joko mota ez-zuzena dela esan digute. Elkarrekintzari dagokionez, blog.ean aipatu ez bada ere, blog.aren izenburua irakurrita argi dago. Materiala eta pilotarekiko erlazioari dagokionean, larruzko paleta binaka frontoi motzean jokamoldearen erabili ohi den pilota mota zehaztu da (irudiaz lagunduta), seguritateko materiala ere aipatu dute (kaskoak eta betaurrekoak). Pilotari-pilota erlazioaz, pilota palaz “jo”-tzen dela esan da egiten dela. Sakea eta errestoari dagokionez, nondik nora sakatzen den azaldu dute, gainera, sake eta errestoak ikusi ahal izateko bideo dat sortu dute. Tantoari dagokionez, tantoa galtzeko moduak zehazten badira ere, tantoka nola irabazten diren ez dute zehazten. Puntuazio sistemari dagokionez partiduak 35 tantotara jokatu direla azaltzen dute non 35 tanto lortzen dituen lehen bikoteak irabaziko duen. Hala ere, tantoaren balioa zenbatekoa den esatea beharrezkoa ikusten dut, hau da, tantoak irabazi edo galdu egiten direla eta puntuazio sistema goranzkoa dela (inoiz ez dira puntuak galtzen). Azkenik joko ekintzaren deskribapena. Sakea eta errestoa nork burutuko dituen azaltzen dute (joko araudietan agertzen ez bada ere, sakatzailea atzelaria dela diote, oso atzetik sakatu behar baitute). Jokamolde honetako kolpeak eta kolpe horiekin burutu daitezkeen jokaldi motak oso ondo definituta datoz. Gainera, kolpe eta jokaldi bakoitza ikus ditzakegu hobeto ulertzeko eta azalpena arinagoa suertatzeko. Blog.aren amaieran jokamoldearen laburpena egiten duen bideo bat eta bi partidu azaltzen dira. Azkenik, informazio iturriak zein izan diren idatzi dituzte. Blog.aren egitura asko gustatu bazait ere, azalpen teorikoaren letra aldatuko nuen irakurtzerakoan astun geratzen baita. Blog txukuna.
TALDEKIDEEN KALIFIKAZIOA
Blog.a kalifikatzeko orduan goian azaldu ditudan ebaluazio irizpideak kontuan hartu dituztenez, zuentzat 9,5
IRUZKINTZEN: MIREN JUANTORENA ZUÑIGA
Lehenik eta behin, aipatu nahiko nuke agerian dagoela informazioa iturri desberdinak baliatuaz lortu dutela; baita jokamolde honi buruz jakituna den pertsona bat elkarrizketatu ere. Guzti honek aberastasun handia eman dio blogari, baina ez atal zehatz batean soilik; orokorki, datu guztietan ikus baitaiteke oso era zehaztu eta zuzenean eskaini duzuela informazioa.
ResponderEliminarAipaturiko informazio honen antolaketari dagokionez, era egokian ordenatu eta mailakatu duzue. Argi eta ulerkor, baina arin helarazi duzue erakutsi nahi zenutena, puntu guztiak jorratuaz. Erraz ulertzeko moduan eta beharrezko informazioa zehatz emanaz, beharrezkoa ez den informaziorik ez duzue testuan gehitu. Atal guztiak paragrafotan bereizita egoteak erraztasuna emango lioke irakurtzerakoan, irakurketa batere astuna egin gabe. Gainerakoan oso aurkezpen ona duela uste dut.
Arestian esan bezala, argazki eta bideoak erabili dituzue, IKTren erabilera ugariaren adierazle. Gainera, laburpen bideoa egileek beraiek egin eta muntatu dute, lana eta denbora eskainiaz. Oso bideo aberatsa eta ona iruditu zait, agian luzeegia, baina lehenago azaldutako guztiaren aurkezpena primeran egina. Oso positiboa iruditu zait hau, zuen arteko kolaborazioaren adierazle izateaz gain (bideoak kide guztiak agertzen zarete elkarrekin), testukoa bisualki ulertzeko erraztasunak ematen baititu eta oso lagungarria baita. Lan guztitik gehiena bideo hau gustatu zait.
Jokamoldearen egiturari dagokionez, aipatu beharreko puntu guztia landu dituzue, sinple baina behar bezala esplikatuaz. Behin irakurrita argi gelditzen da zein joko mota eta zein jokamolde den.
Azkenik, joko ekintza primeran azaldu dute, daude aukera eta desberdintasunak adieraziaz eta lagungarriago egiteko bideoak erabiliaz. Laburpen bideoa oso garatua eta landua iruditu zait, lehen esan dudan gisan.
Hobetze aldera, estetikoki hobekuntzak egin ditzakezuela uste dut. Izan ere, horizontalki horren estua izateak eta letra hain larria edukitzeak irakurketa luzatu egiten du eta nekagarria bilakatu daiteke. Horrez gain, akats ortografiko batzuk izan dituzue, baina garrantzia gutxikoak, ez baitute informazioa ulertzea ekiditen. Bestela, gainerako datu eta informazio guztia zuzena dela uste dut, eta ez dut astakeriarik irakurri lan osoan zehar. Lan ona.
KALIFIKAZIOA: 9,00
Maddi Labaka
Egin duzuen sarrerarekin hasiko naiz. Egia esanda, positiboki harritu nau egin duzuen sarrera, oso originala baita, orain arte irakurri ditudan beste blogekin alderatuta. Beharbada, larruzko paletaren azalpenarekin hastean, testu arrunta bilakatu da, hau da, kolorerik gabekoa edota argazki eskasia. Hala ere, ordena mantendu egin duzue era txukunean; hitz gakoak azpimarratuz, gidoiekin eta zenbakiekin paragrafoak bereiztuz … Are gehiago, hau da irakurri dudan lehen bloga, hainbat kontzepturen azalpena argitzearren, esteka ugari ikusi ditudala, baita Oiduiren eskupilotaren ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren orria ere, EHUko argazki txikitxo bati klikatuz gero. Beraz, zuen bloga oso ondo antolatuta eta zehaztasunez idatzita dagoelakoan nago.
ResponderEliminarBlogan idatzitako datuak hainbat iturrietatik jaso dituzuela nabaria da zuen bibliografia ikusita, elkarrizketa ona egin diozue Ibairi eta instalazioa erabili duzue azalpenak emateko, gainera era oso ulergarrian eta jakituriaz. Esanguratsua da asko mugitu zaretela lan bikain hau egiteko.
Baliteke IKT tresna gutxi erabili izana; bi argazki eta bideoa bakarra. Dena den, zuek egindako bideoarekin, blogaren zati nagusienak argi asko geratzen dira. Zoriontzekoa da gainera bideoa, interesgarria egin duzuen arren, ikustea ere dibertigarria izan baita sartutako musikarekin batera. Talde osoaren lan handia ikusten dut bideoarekin bakarrik, eta horrekin jada nota altua merezi duzuela pentsatzen dut.
Jokamoldearen egitura aldetik, puntu guztiak jorratu dituzue era konkretu eta ulergarrian, eta joko ekintzaren aldetik ere bai. Informazio dezente honekin larruzko paletari buruz jakin beharreko guztia azaltzen dela uste dut, eta jokamolde honetaz ezer ez dakienak, hau irakurrita, nahikoa izango zitzaiokeen.
Beraz, aurretik esan dudan guztia kontuan hartuta, 9’5eko nota jarriko dizuet, nahiz eta aurkezpenaren aldetik hobe dezakezuen.
Maitane Gomez Perea
Blog hau ebaluatzekorakoan hasteko pixka bat neketsua egin zait irakurtzea, baina oso ondo ulertu dut guztia, beraz ulertu dut argi eta garbi nola jokatzen den jokamolde honetan. Titularen bat falta zaio hobeto antolatuta egoteko, dena argiago egoteko, nahi eta hitz klabeak azpimarratuta dauden, uste dut tituluen bat jartzea ez litzatekeela gaizki egongo. Testu ulergarria da eta zehaztasunez idatzita dago, jokamoldearen inguruko datu guztiak argi geratu dira eta idatzizkoa ulertzeko lagungarri egiten diren argazkiak, bideoak eta antzekoak daude. Ordenari dagokionez uste dut orden egokia erabili dutela,. Gainera beharrezko informazioa soilik jarri dute blogean eta estekak erabili dituzte beste informazio gehigarrirako.
ResponderEliminarJokamolde honetan nola jokatzen den ulertzeko bideoak, elkarrizketak eta argazkiak erabili dituzte, beraz IKT tresnen erabilera nabarmena da, testua hobeto ulertzen lagundu dutenak. Informazioa bilatzeko argi utzi dute liburu eta antzekoetan informazioa bilatu dutela, ikusten da mugitu egin direla dena argi usteko helburuarekin.
Bideoetan eta elkarrizketetan parteide guztiak agertzen direla esan beharra dago, kolaborazio lana izan dela argi dago, bideo eta elkarrizketetan eta instalakuntzak bisitatzerakoan denak agertzen baitira.
Jokamoldearen egituran azaldu beharreko pauso guztiak jarraitu dituzte, larruzko paletaz binaka jokatzeko dauden gauza guztiak zehaztasunez azalduz. Jokamoldea deskribatzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak era egokian azaldu dituzte.
Azkenik, joko-ekintza deskribatzerako orduan azaldu beharreko guztia azaldu dute baita ere, nork sakatzen duen normalean eta sake errestoan izaten diren kokapen ohikoenak, erabiltzen diren kolpeak eta jokaldirik ohikoenak bideoak eta antzekoak jarriz ulergarriagoa izateko.
Laburbilduz bloga oso aproposa iruditu zait, asko mugitu direla lan apropos bat egiteko argi dago eta argi utzi dute nola jokatzen den jokamolde honetan, gauza txikitxoren bat hobetu litzateke lehen esan dudan modua, baina oso lan arposa iruditu zait.
Andoni Benito Erdozain
Kalifikazioa: 8,75
LARRUZKO PALETA. Ebaluazio kritikoa.
ResponderEliminarLan honen ebaluzio kritikoari dagokionez zera esango nuke:
Alde batetik, datu iturri ezberdinak erabili dituztela (liburuak, tesiak, argazki eta baita bideoak ere); testua, ordea, ezin esango nuke oso ongi idatzia dagoenik, zer esan nahi duten ulertzen den arren, akats ortografiko eta gramatikalak dituztelako eta informazio errepikatu (markagailua) edo hasieran bezala, jokamolde hau binaka jokatzen dela esaten dutenean, ez baita guztiz egia, haiek jokamolde hau aztertuko dutela da gauza; IKT tresnen erabilera egokia egin dutela esango nuke, itzulpena oso argi ikusten ez den arren, baina nik atal bakoitzarentzako dagozkion bideo zatiak banatuko nituzke; kolaborazio lana dela, gainera, argi eta garbi ikus daiteke galderak egiterako orduan, bideoan bertan taldekide ezberdinak azaltzen direlako, eta bestalde, Ibaiekin eginiko guztion argazki bat ere azaltzen delako.
Bestalde, jokamoldearen egitura ere ongi azaldu dutela dirudit, bertan jarri beharreko guztia ondo aipatuz, nik atal hori joko egitura dela gehiago azpimarratuko nukeen arren.
Azkenik, joko-ekintzaren deskribapen oso ona egin dutela esango nuke. Eta horretan bideoa ikusteak ere asko lagundu du. Orokorrean, lan guztia hobeki ulertzeko oso baliagarria izan da.
Beraz, lana hobetzeko zera proposatuko nieke: akats ortografiko eta gramatikalak zuzentzea, informazioa ez errepikatzea, atal bakoitza multzo argiagotan banatzea, atal bakoitzeko bideoa zatitzea eta jokamoldea jokatzen den pilotalekuari buruzko ezaugarriak aipatu, guretzako ulerterraza den arren, lan hau ezer ere ez dakien bati zuzendua baitago.
Kalifikazioa: 7,5
Sara Dorronsoro Alegria
Kaixo Sara, barkatu baina Euskal Pilota Federakuntzak dioenez, Larruzko Paleta jokamoldea bi biren aurkako oposizio egoeran soilik jokatzen da.
EliminarLehenik informazio iturri ezberdinak erabili izan dutela argi dago. Ikus ditzakegun bezala, hainbat estekak ageri dira blogean zehar eta testuaren amaieran ikus ditzakegu jarri duten bibliografian, hainbat testu eta liburu erabili direla.
ResponderEliminarAurkezpena oso argia dela esango nuke, era berean informazioa azaltzeko, datuak ondo ordenatu izan dute eta hori oso lagungarria da jokamoldearen aspektu guztiak ulertzeko. Beraz, puntu honetatik lan oso ona.
IKT-ren tresnen erabileraren aldetik, ere argi dago hainbat bideoak, argazkiak eta estekak jarri izan dutela. Izan ere, testuan zehar informazioari gehigarri bat jartzeko hainbat esteka jarri dituzte, honek lagundu izan dit testua hobeto ulertzeko.
Kolaboraziozko lana izan dela argi geratzen da, izan ere bideoan taldekide ezberdinak agertzen baitira bideoan zehar.
Jokamoldeari eta joko ekintzari begira uste dut oso ondo azaldu dutela jokamoldearen ezaugarri guztiak, era berean lehen esan bezala, bideoak asko lagundu dio informazio honi gehigarri bezala.
Ondorioz, nire ustez, esan beharra dut lan honek oso ondo eginda dagoela. Aholku bezala igual esango nuke bideoa zaitzea, elkarrizketa alde batetik eta horrela. Hala ere, oso ondo!
Kalifikazioa: 9,5
Kristian Alvarez
Lan honetan nabaria da parte hartzaile batek esperientzia duela jokamolde honen inguruan. Azalpen argiak eman dituzte, nahiz eta batzuetan datuak errepikatu edo gauzaren bat korapilotsu bihurtu. Datu iturri desberdinak erabili dituzte, tesi bat, bi liburu eta elkarrizketa bat. IKT tresnei buruz, ondo erabili dituzte bai bideoa baita argazkiak. Bigarrenari burz hitz eginez, materialak ikusteko erabili dute. Bideoa, nire ustez, hobe izango zen moztu izan balute, hau da, zati bat materialari buruz hitz egiteko, beste bat elkarrizketarako, eta horrela. Letren tamaina eta atzekaldean jarri duten laukitxoak zerbait zorabiagarriak iruditu zaizkit. Egitura eta joko ekintza ez dakien norbaiti azaltzeko moduan jarri dute eta gerta daitezken zerbait egoera "arraro" aipatu dituzte.
ResponderEliminarIkusten da laukote honek ondo egin duela lan, horregaitik nire kalifikazioa 9.25 puntukoa izango da. Zorionak.
Erlantz Pazos
Lehenik eta behin, oso sarrera egokia egin duzuela uste dut, beste lan guztietan agertu beharko zen sarrera alegia.
ResponderEliminarDatuak jasotzeko orduan iturri desberdinetatik hartu duzuela nabaria da,eta doktoretza tesi bat erabiltzea lana aberasteen du.
Aurkezpena aldetik ondo dago baina nire ustez,eskematikoago egin daiteke, posizioak azaltzerako orduan grafiko batzuen falta izan dut azkarrago ikusteko.
Erabilitako tresnei buruz, baliagarriak dira, bideoak jokaldiak eta partida ikusteko baita, azken bideoa asko laguntzen du jokamoldea hobeto ulertzen.
Kolaborazio lana ikusi egiten da bideoetan , laurak agertzen baitira.
Jokamoldearen egitura aldetik, puntuz puntu dena ondo azalduta dago, argi usten dute larruzko paleta nola jokatzen den.
Joko ekintza aldetik baita ere, puntu guztiak bete dira eta bideo oso lagungarriak erabiltzeak azalpena orokortzen du.
Oso ongi dagoela uste dut eta hobekuntzaren bat egitekotan blog-aren estrukturan egingo nuke eskematikoago eginez.Argi usten dute larruzko paletan nola jokatu eta puntu eta eskatzen diren irizpideak bete dituzte beraz: 8,5 bat izango da.
Beñat Larrinaga
Blog hau ebaluatzeko momentuan edukiaren aberastasunean fijatu naiz, hainbat informazio iturri erabili dituztelako, halere nahiko neketsua egin zait irakurtzea, datuak eta informazioa oso itsatita daudelako; nire ustez egokiena argazki edota bideo batzuk erdian kokatzeak informazioa sakabanatuagoa bihuruko luke.
ResponderEliminarTestua ulergarria da eta zehaztasunez idatzita dago, jokamoldearen inguruko datu guztiak argi geratu dira eta oso lagungarriak diren bideo eta argazkiak agertzen dira. Gainera beharrezko informazioa soilik jarri dute blogean eta esteken bidez informazio gehigarria baztertu dute.
Jokamolde honetan nola jokatzen den ulertzeko bideoak, elkarrizketak eta argazkiak erabili dituzte, beraz IKT tresnen erabilera nabarmena da, testuaren ulermena erraztuz. Bibliografiari dagokionez ikusten da mugitu egin direla liburuetan, web orrietan baita tesi dokotoraletan informazioa bilatuz.
Kolaborazio lana izan dela argi dago, bideo eta elkarrizketetan eta instalakuntzak bisitatzerakoan denak agertzen dira-eta.
Jokamoldearen egituran azaldu beharreko pauso guztiak jarraitu dituzte, larruzko paleta dituen ezaugarri guztiak zehaztasunez eta era egokian azalduz.
Eran berean, joko-ekintza deskribatzerako orduan azaldu beharreko guztia azaldu dute baita ere, kolpeak eta jokaldirik ikusgarrienak bideoekin eta argazkiekin tartekatuz.
Amaitzeke, dezente gustatu zaidan bloga izan da, lehen esan dudan moduan berrirakurketa txikia eginez eta informazioaren sakabanaketa orekatuagoa eginez primerako bloga izango litzateke.
KALIFIKAZIOA: 9
Dani Fernandez Rodriguez
Me parece un deporte muy interesante, y atractivo. Es parecido al frontón, pero con materiales más duros y rígidos. He podido observar que han hecho uso de las tics.
ResponderEliminarEvaluación cuantitativa: 8
Evaluación cualitativa:
El blog, está estructurado de manera coherente, de modo que explica la estrategia del juego, sus materiales, y las reglas.
Debido a su lengua, no he podido comprender de manera eficiente como es el juego en sí, pero con la ayuda de las fotografías he podido comprender a grandes rasgos como es este juego. De modo que me parece un juego el cual se podría expandir en otras áreas territoriales, ya que como h dicho anteriormente es un juego muy interesante.
Blog honi jartzen diodan nota 9.5 ekoa da.
ResponderEliminarHasteko, testuaren argitasuna eta ordena azpimarratzekoak dira;eta erabilitako esteka ezberdinetan eta bibliografian ikus dezakegunez, hainbat informazio iturri erabili dituzte bloga egiterakoan.Gainera,ITK tresnen erabilera bikaina izan da blog honetan: enzintatzearen eta jokoaren bideoa oso ona iruditu zait.
Bestalde, argi dago talde lanean aritu direla, izan ere, bideoan denak agertzen dira zeozer egiten: jokatzen, elkarrizketa egiten etab.
Joko egiturari dagokionez, puntu guztiak agertzen dira, eta batez ere asko gustatu zait bideoan oso ongi ikusten dela nolakoa den pilotalekua, eta hau oso garrantzitsua da gero jokoa nolakoa den ongi ulertzeko.
Azkenik, joko ekintza ongi azalduta geratzen da egiten duten kolpe ezberdinen deskribapen zehatzarekin, eta pilotarien kokapenaren azalpenarekin.